GIZARTE HEZITZAILEA INFORMAZIO GIZARTEAN
Artikulu honen bidez azaldu nahi dena da informazio garai honetan nola ezinbestekoa den pertsona guztiak informazio eta komunikazio teknologia berriak (IKT) erabiltzen jakitea. Artikuluan ageri den bezala, gaur egun beharrezkoak dira IKT –eak erabiltzen jakitea gizarte bazterketa ekiditeko.
Aurreko ideia hori kontuan hartuz, informazio garai honek orain arte erabili diren hezkuntza sistemak informazio garai honetara moldatzera behartzen gaitu, hau da, hezkuntza sistemak ikus-entzutezko eta informazio arloetan alfabetizazioa bermatu beharko du eta baita modelo emankor berrien eskakizunentzako formazioa ere. Baina argi eduki behar da moldaketa hauek ez direla bakarrik eskoletan bakarrik izan behar, baizik eta, hezkuntza ez formalean ere moldaketak egin behar dira, hau da, gizarte hezitzaileok teknologia berrien erabilera ere irakatsi behar dugu.