Hurrengo mapa klasean landutako bideo baten mapa kontzeptuala da. Klasean ikusitako bideoa, "Entrevista a Manuel Castells en Citilab" deitzen da, bereziki, bideo osoaren lehenengo zatia da. Bideoan, gaur egun informazio garaian gaudela kontuan hartuta, teknologia berriak gizartean duten eragina azaltzen da. Bideoan azaltzen diren datu garrantzitsuenak hurrengo mapa kontzeptualean adierazi ditugu.
ARTIKULUA
GIZARTE HEZITZAILEA INFORMAZIO GIZARTEAN
Artikulu honen bidez azaldu nahi dena da informazio garai honetan nola ezinbestekoa den pertsona guztiak informazio eta komunikazio teknologia berriak (IKT) erabiltzen jakitea. Artikuluan ageri den bezala, gaur egun beharrezkoak dira IKT –eak erabiltzen jakitea gizarte bazterketa ekiditeko.
Aurreko ideia hori kontuan hartuz, informazio garai honek orain arte erabili diren hezkuntza sistemak informazio garai honetara moldatzera behartzen gaitu, hau da, hezkuntza sistemak ikus-entzutezko eta informazio arloetan alfabetizazioa bermatu beharko du eta baita modelo emankor berrien eskakizunentzako formazioa ere. Baina argi eduki behar da moldaketa hauek ez direla bakarrik eskoletan bakarrik izan behar, baizik eta, hezkuntza ez formalean ere moldaketak egin behar dira, hau da, gizarte hezitzaileok teknologia berrien erabilera ere irakatsi behar dugu.
Hezitzaileen lana garrantzitsua da informazioaren arlo honetan, IKT hauen erabilera ez dakitenentzako bazterketa egon ez daiten. Hau da, denok behar ditugu merkatu arloak eskatzen dituen formazio betekizun minimo batzuk eta horrekin batera, denok IKT berrien ezagutza behar dugu. Zentzu horretan, ezinbestekoak dira akzio sozialak gizarte bazterketa ekiditeko. Esate baterako, ondo legoke, eskola testuinguruetatik kanpo, IKT berrien ezagutzarako programa berriak zabaltzea. Beraz, hezitzaileak bi eginkizun dituzte, alde batetik eurek dituzten IKT berrien ezagutzak zabaltzea eta bestetik, behar duten kolektiboen artean zabaltzea.
Laburbilduz, hezitzaileak IKT-eak transformatzea lortu behar dute; hau da, hezkuntzarako sarbidea errazten duten aplikazioetan transformatu, eskola ikaskuntza hobetzeko baliogarriak izatea, parte hartzea eta komunikazioa garatzen duten aplikazioak izatea, ezagutzarako bideak baimentzen dutenak, lan kooperatiboa mugitzen dutenak, identitate kulturala indartzen dutenak eta akzio eta interbentzio sozialeko tresnak izatea.