Orain dela aste bat gutxi gora behera nire lagun batzuk eta ni Kale nagusitik Pagasarri mendirantz ibilbidea egin genuen. Pagasarrirako martxa hau bbk urtero antolatzen duen ibilbidea da. Hori dela eta, gu bezala bereziki egun horretan Bilboko hainbat biztanle ibilbide berdina egin zuten. Biztanleen artean pertsona heldu,haur eta
gazte asko aurkitu genituen.
Pagasarriren gailurrera heldu ginenean, bertan lanean zeuden hainbat
gazte, ibiltarien artean bokatak, edariak eta opariak banandu zuten.
Nire ustez, bbk antolatutako martxa hau oso aberasgarria da denon aisialdirako baina bereziki, gazteentzako aukera ezin hobea dela uste dut. Alde batetik lagunekin egun polita eta dibertigarria pasatzeko eta bestetik, nahi dutenak diru apur bat irabazteko lan dibertigarria eginez.
Bilboko gazteak ANIMA ZAITEZTE!
Aurretik azaldutakoaren froga bat hurrengo argazkian adierazi nahi dizuet: