«Hona bostekoa, ona! Euskara babesteko eta euskaraz jolasteko. Hona bostekoa, ona! Euskaraz solasteko eta euskaraz bizitzeko»
Abesti hau aukeratzearen arrazoi nagusia, Kilometroak 2010-en abesti ofiziala izan delako da. Hala ere, herritik herriz jai askotan entzundako abestia da. Esate baterako, Pasaia Donibanen, txupinazoaren abestia izan zen. Gainera, bertan gazte talde batek Hona Bostekoa abestiarekin dantza egin zuten.
Abestia Esne Beltza taldeak abesten du. Taldearen helburua, abesti alaia eta dantzarako abestia izatea lortu nahi zuten. Abestia Esne Beltzak abestu arren, idazlea Jon Garmendia "Txuria" da.
No hay comentarios:
Publicar un comentario