Esan daiteke, aisia laneko betebeharretik libre edo norberaren esku dagoen denbora dela. Dena den, aisia beste baldintza batzuk eskatzen ditu: aisiaz hitz egiten dugu gizakiak autonomia osoz eta gozamena, dibertimendua, atsedena edo garapen pertsonalarekin lotuta dagoen jarrera subjektibo batekin, jarduera batzuk egitea erabakitzen duenean. Aisia da denbora librea gehi askatasun pertsonala: denbora librea askatasunez bizitzea.

- Ba al dute gazteak denbora libreaz gozatzeko ekintza nahikorik?

- Ze ekintza mota aurkitu ahal dute gazteak euren herrialdeetan?

2011-01-08

ZEHAR ENPRESA

Kaixo blog irakurleok!

Hurrengo sarrera honetan gazteen aisialdiari buruzko artikulu interesagarri bati buruz hitz egin nahi dizuet.

Aipatutako artikulua Diario Vasco-n argitaratutakoa da.


Artikulua Gazteen aisialdia antolatzen du izena eta bertan, Debako gaztelekua itxi zutenetik eta bere kudeaketa Zehar enpresak hartu zuenetik antolatzen diren ekintzetaz hitz egiten da.

Esan daiteke, Zehar enpresak oso ondo ezagutzen dituztela gazteen nahiak eta 12 eta 16 urte bitarteko neska-mutilek gero eta lotura indartsuago daukatela Gaztelekuan, zeren eta eurek ere gazteak egiten dituzten ekintzetaz arduratzen baitira. Beraz argi geratzen da, ekintzak aurrera eramateko orduan kontuan edukiten dutela gazteen jaiak. Horrela, Aste Santuan Santiagoko Ibilbidea egin zuten. Udan, berriz, Gaztelekuko lokala Santiago Ibilbide Laguneko elkarteari utzi zioten uztailan, eta kanpoko ekintzak egin zituzten. Kantabria eta Arkatzoneko akuaparrera abiatu ziren gazte ugariekin, DonostiCap-en parte hartu zuten, eta DebaNaturako kideekin irteera bat bultzatu zuten,...

Bistan da, gazteak aisialdirako ekintza asko dituztela!

No hay comentarios:

Publicar un comentario